Skype Me!

11itzulpenen metodologia

11itzulpenen lana zuk behar duzun itzulpen jakin hori emateko diseinatu diren prozesu eta sistematan oinarritzen da. Gure itzulpenek jatorrizko testuaren mezua zehatz eta zintzo islatzen dute helburu hizkuntzan, betiere estilorik egokienean. Alderdi terminologikoa koherentea da dokumentu edo proiektu osoan.

Hasteko eta behin, itzulpenari buruzko zure zehaztapen zein lehentasun guztiak (terminologiari, estiloari eta helburu duen irakurleari dagozkienak) jaso ditugula egiaztatzen dugu.

Gero, proiektuan arituko den itzultzaile eta zuzentzaile taldea osatzen dugu. Itzulpen bakoitzerako esperientziarik egokiena duten profesionalik onenak izatea da faktorerik garrantzitsuena, proiektuak arrakasta izan dezan.

Itzultzailea eta zuzentzailea, itzulpen prozesuan zehar, harremanetan daude etengabe. Talde lanean dihardute hitz, esaldi edo kontzeptu bakoitzarentzako ordainik onenak emateko. Terminologiaren arloko koherentzia lortze aldera, gure softwarea darabilte lagungarri. Zuri bidali aurretik, sakon berrikusten dute azken testua.

Terminologia eta itzulpen memoriak gorde egiten ditugu etorkizunean eska diezazkigukezun itzulpenei kalitatea emateko.

Azkenik, ezein unetan zure itzulpenari buruzko zalantzaren bat izanez gero, beti izango gaituzu argitzeko prest.
Merezi al du itzultzea?
» Irakurri gehiago ...

11itzulpenek jarraitzen dituen pausoak

  1. Honela jaso ditzakegu zure zehaztapenak: 11itzulpen.eus-en, posta elektronikoaren bitartez, telefonoz edo Skype bidez.
  2. 11itzulpeneko zeure eremu pertsonalean ikus dezakezu zure lanaren itzulpen prozesuaren bilakaera.
  3. Taldea osatzen dugu, itzultzaile eta zuzentzaile banak osatutakoa; biak ala biak itzuli beharreko testu motan espezializatuta daude.
  4. Terminologiari edo adierazpenari dagokion ezein zalantza argitze aldera, itzultzaileak eta zuzentzaileak elkarrekin lan egiten dute.
  5. Zuri entregatu aurretik, testua sakon berrikusten dugu.
  6. Zure terminologia eta itzulpen memoriak etorkizuneko proiektuetan baliatzeko gordetzen ditugu.
  7. Zure esanetara gauzkazu izan dezakezun zeinahi zalantza argitzeko.