Skype Me!

Itzulpen eta zuzenketa zerbitzu profesionalak

11itzulpenek euskararen, gazteleraren, frantsesaren eta ingelesaren arteko itzulpenak eta zuzenketak egiten ditu, hots, Euskal Herrian erabilienak diren hizkuntzen artekoak.

Gure itzultzaileek eta zuzentzaileek itzultzen dituzten testu motetan eskarmentua eta espezializazioa izateaz gain, behar den tituluaren jabe dira. Behar dituzun itzulpenak osatzeko talde lanean dihardute. Eta estilo edo terminologia alorretako ˝abarduraren baten inguruan zalantzarik izanez gero, kontsulta egingo dizugu zure lehentasunak edota argibideak eman diezazkiguzun.

Itzulpenen eta zuzenketaren zehaztasuna lortzeko, testuinguru bakoitzari dagokion terminologia erabiltzen dugu. Zure testuaren helburu irakurleari gehien egokitzen zaizkion estiloa eta adierazteko modua bilatzen ditugu. Nolanahi ere, jatorrizko dokumentuaren formatua gorde egiten da azken dokumentuan ere. Zure dokumentuak hitzartutako epeen barruan entregatzen ditugu beti.

Terminologia

11itzulpenek software espezializatu bat darabil, proiektu bakar batean edo proiektu batetik bestera koherentzia ziurtatze aldera. Bezero bakoitzarentzat sortzen ditugun hiztegiek, darabilzkigun itzulpen memoriekin batera, sendotasuna bermatzen dute terminologiaren zein adierazpenaren arloan. Ziur egon zaitezke zure idazmoldea zintzoki islatuko dugula itzulpenetan, eta ez hori bakarrik, koherentzia ere bermatuta baitago.
Merezi al du itzultzea?
» Irakurri gehiago ...

Idaztea zaila bada, hala da itzultzea ere

  • Teknikoa


    Terminologia ulertzeko moduari buruz, ikuspegi berezia dugu. Industria bakoitzak bere kontzeptu eta hiztegi espezifikoak ditu.
  • Negozioak


    Negozioak gero eta globalagoak diren arren, herrialde bakoitzak bere jardunbideei eta moduei eusten die; hala, bi merkatutako ikuspegiak ezberdinak izan daitezke.
  • Zientifikoa


    Kontzeptu konplexuak eta zinez berariazkoa den terminologia. Zientifiko alor bakoitzak espezializazio maila altuko ezagutzak eskatzen ditu.
  • Legezkoa


    Lege terminologiak ez du inprobisazio ariketarik onartzen. Izan ere, zentzuan zein ˝abarduraren batean egindako ezein hutsegitek ondorio larriak izan ditzake.
  • Kultur arlokoa


    Irakurlearentzat ideiak modurik egokienean adierazteko, sormena behar da, baita kultura ezagutza zabalak eta sakonak ere.
  • Finantza arlokoa


    Zifra zehatzak terminologia zuzenarekin batera. Dokumentu mota bakoitzak estilo berezia eskatzen du.