Skype Me!

Itzulpen eta zuzenketa profesionalak euskarara, gaztelaniara, frantsesera zein ingelesera, baita beste hizkuntza batzuetara ere

Euskal Herrian gehien erabiltzen diren hizkuntzen arteko itzulpenak eta zuzenketak egiten ditu 11itzulpenek. Eskarmentu eta prestakuntza handiko gure itzultzaile eta zuzentzaile taldeak eta gure lan-metodologiak itzulpenen kalitaterik gorena bermatzen dute.

Zergatik utzi gure esku zure itzulpen eta zuzenketa lanak?

  • » Testu kalitatea bermatzen dugu.
  • » Lana eskatutako epemugan eta formatuan entregatzen dugu.
  • » Terminologia zehatza eta koherentea ziurtatzen dizugu.
  • Merezi al du itzultzea?

    Ez beti. Batez ere, testuaren hartzailearen eta testu horren garrantziaren araberakoa da. Barne erabilerarako eta garrantzi gutxiko dokumentu bat izanez gero, eta, horretaz gain, zure enpresako langileek jatorrizko hizkuntza ongi ulertzen badute, baliteke beharrezkoa ez izatea. Alabaina, testua kanpoko edo barruko kontsumorako izanik han ageri diren ñabardura guztiak garbiro ulertzea funtsezkoa izanez gero, orduan, zinez garrantzitsua da itzultzea.

  • » Irakurri gehiago ...

    11itzulpen kalitatezko zerbitzu egiten duena

    • Talde lana


      Gure itzultaileek eta zuzentzaileek taldean egiten dute lan, azken testuaren kalitatea bermatze aldera.
    • Egin aurretik kontsultatzea


      Kontsulta egiten dizugu estiloaren zein terminologiaren arloko ñabarduren inguruan, zer behar duzun zehatz-mehatz jakiteko.
    • Entregatu aurretik berrikustea


      Jasotzen duzun itzulpena erabiltzeko prest eta behar bezala berrikusita dago.
    • Zure 11itzulpen


      Zure itzulpenetara zuzenean sar zaitezke, zeure eremu pertsonalean.
    Testuen zuzenketa   11itzulpen