Skype Me!

FAQ


» Itzulpena

  • Nork egiten du nire itzulpena?

    Esperientzia aldetik gaituenak diren itzultzaileak eta zuzentzaileak. Gutxienez hiru urteko lan esperientzia izateaz gain, unibertsitate titulazioa duten profesionalak dira (itzulpengintzan edo filologian lizentziatuak). Beti ere bere ama hizkuntzara itzultzen dute. Itzulpen lanean lankidetza estuan dihardu itzultzaile – zuzentzaile taldeak, horrela, kalitaterik goreneko itzulpenak entrega diezazkizukegu.
  • Merezi al du itzultzea?

    Ez beti. Batez ere, testuaren hartzailearen eta testu horren garrantziaren araberakoa da. Barne erabilerarako eta garrantzi gutxiko dokumentu bat izanez gero, eta, horretaz gain, zure enpresako langileek jatorrizko hizkuntza ongi ulertzen badute, baliteke beharrezkoa ez izatea. Alabaina, testua kanpoko edo barruko kontsumorako izanik han ageri diren ñabardura guztiak garbiro ulertzea funtsezkoa izanez gero, orduan, zinez garrantzitsua da itzultzea.
  • Zer da errazagoa, idaztea ala itzultzea?

    Bi kasuetan ere, ezinbestekoa da jakinarazi nahi den horren ulermen ezin hobea izatea eta berau adierazteko estilorik egokiena menderatzea. Idazleak bere lanerako ezinbestekoak diren trebeziak menderatu eta jatorrizko testua idazteko sormena behar baditu, itzultzaileak bi hizkuntzatako esparru espezializatuak menderatu behar ditu, ordainik zehatzenak bilatu eta jatorrizko ideiak helburu hizkuntzako estilorik egokienean adierazi.

» Gure lan egiteko modua

  • Zer berme ditut?

    11itzulpenek erabat bermatzen dizkizu zehaztasuna, estiloa eta zure itzulpenak garaiz ematea. Gure profesionalei zein gure sistemei esker, kalitaterik gorena emateko aukera dugu. Entregatu ondoren ere, itzulpenen baten inguruko zalantzarik baduzu, beti gauzkazu zure esanetara, ahal bezain eperik laburrenean gauzak argitzeko.
  • Garaiz entregatzen al da?

    Bai. Puntualtasuna gure zerbitzuaren alderdi oso garrantzitsua dela uste dugu eta zenbaitetan, atzerapenez egindako entrega batek ez diezazukeela ezertarako balio.
  • Aintzat hartuko al dituzue nire lehentasunak?

    Jakina bada. Zuk behar duzun itzulpena eskaintzerik izan dezagun, itzulpenaren xedea garbi ezagutu behar dugu, alegia, nori zuzentzen zaion eta zure lehentasunak estiloari zein terminologiari dagokionean. Zure lehentasunen inguruko zalantzarik izanez gero, zurekin harremanetan jarriko ginateke kontsulta egite aldera.

» Zure argibideak

  • Nola eman diezazkizueket nire argibideak?

    Noiznahi jar zaitezke telefonoz, Skype edo e-maila bidez gurekin harremanetan. Baina, eskuarki 11itzulpen.eus webean duzun agindu datu-orriak. Zure itzulpena egiteko argibiderik garrantzitsuenak ematea ahalbidetuko dizu. Zure zehaztapenei buruzko zalantzarik bagenu, abisatuko genizuke.
  • Nahikoa al da itzulpen zehatz bat egitea?

    Ez. Zehaztasuna ezinbesteko eskakizuna da ezein itzulpenetan. Baina horrek ez du balio, ordea, estilorik egokienaz laguntzen ez bazaio. Halaber, baliteke aurreko guztia nahikoa ez izatea, itzulpena garaiz jasotzen ez baduzu. 11itzulpenek zuk behar duzun zehaztasuna, estiloa eta epemugako entrega emateko konpromisoa hartzen du.
  • Zein da zure testuaren itzulpenaren hartzailea?

    Oso garrantzitsua da galdera honen erantzuna jakitea, itzulpenean adieraz-modurik egokiena erabil dezagun. Kontu hau, eskuarki, jatorrizko testuan bertan egon ohi da. Hala ez balitz, kontsulta egingo dizugu.

» Dirua

  • Prezioan zer sartzen da?

    Badira 11itzulpen baino kostu gutxiagoko itzulpen zerbitzuak. Haatik, ziurrenik eman ere gutxiago egingo dizute, hots, gurearekin pareka ezin daitekeen zerbitzu bat. 11itzulpenen, bi profesionalek osatutako talde batek – itzultzaile batek eta zuzentzaile batek – egiten du itzulpen bakoitza. Bi profesional horiek denbora luzez arituak dira horrelako lanetan, eskarmentu handia dute eta lan horretarako beharrezkoa den unibertsitate tituluaren jabe dira. Terminologia mailako koherentzia bermatzeko, laguntza softwarea darabilte. Itzulpena ezarritako epemugan jasoko duzu. Uneoro, zure esanetara gauzkazu zeinahi zalantza argitzeko. Beraz, prezioa, batez ere, lehen mailako kalitatea duen zerbitzu baten adierazle da; zaude ziur horretaz..
  • Nola egin dezaket ordainketa?

    Kreditu txartel bidez, aurrez 11itzulpeneko zeure eremu pertsonaletik testua jaitsi ondoren, edota, aurrez hitzartu ostean banku transferentzia bidez.
  • Aurrekontua itxia al da?

    Bai. Jatorrizko testuagatik eskainitako prezioa, azken fakturako prezio bera da. Hala ere, itzulpen prozesua hasi ondoren, testuari egin dakizkiokeen aldaketek prozesu horri kostuak gehi diezazkiokete.